
Free
About
Conferencia Episcopal Española-ren aplikazio ofiziala, CEEko Libros Litúrgicos argitaletxeak eta Euskal Elizbarrutietako gotzainen ardurapeko liburuen jabe den IDATZ argitaletxeak eskainitako liburuez osatua; eta COPE Taldeko garapen digitaleko sailak garatua. Orduen Liturgiako testu liturgikoak eskaintzen ditu egun bakoitzerako. Honako hauek ditu: Dei-salmoa, Irakurgaien Ordua, Gorespenak (Goizeko otoitza), Tarteko Otoitza (Goizerdikoa, Eguerdikoa, Arratsalde-erdikoa), Bezperak (Arratsaldeko otoitza) eta Konpletak (Arratseko otoitza).
Aplikaziora sartzean, eta garaian tokatzen den ordua errazteko, zauden eguneko uneari dagokion ordua nabarmentzen da. Hala ere, gainerako orduetara sar zaitezke, eta, egutegi baten bidez, nahi duzun liturgia-urteko eguna hauta dezakezu.
Bestalde honakoak ere eskaintzen ditu:
1. Eguneko Mezako otoitzak, ospakizuna prestatzeko, hau da: Irakurgaiak eta Meza-liburua.
2. Erromako Martiri-liburua, egun bakoitzeko santuen goraipamenekin.
3. Euskal Elizbarrutietako Egutegi bereziak.
Show more
What's New in Liturgia euskaraz
1.0.0
October 6, 2026




