Mihiluze User Reviews

Mihiluze
Mihiluze
Euskal Irrati Telebista

Top reviews

Ikasturte berria

Ikasturte berria hastearekin batera, mihiluzeko aplikazioa erabiltzeko asmoa nuen. Hala ere, lanerako gogorik gabe hasi da app-a eta ezin izan dut parte hartu. Badakit ez naizela bakarra izan, lagunek ere arazo berbera izan dutelako. Ea laster arazoa konpontzen den…

Ez dabil ongi

Aurreko iruzkinak aipatu bezala, maiz ez da partida abiatzen, eta mozolo aurpegiz jokatu behar izaten dut telebistari begira.

Etengabe huts egiten du

Aplikazioa irekita eta lehen planean izanda ere, ez da partidan sartu ere egiten. “Partida hasi da” eta zu hor, tonto aurpegiarekin pantailari begira. Beste batzuetan sartu bai, egin eta ez du gordetzen. Lehendabiziko egunetik nabil, egunero-egunero, eta dozena erdi bat partida baino ezin izan ditut ongi osatu. Etsigarria. Pena handiz, baina desinstalatzeko ordua iritsi dela uste dut.
Show more